Pachelbelen kanona re maiorrean
Pachelbelen kanona re maiorrean | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Kanon und Gigue für 3 Violinen mit Generalbaß |
Mugimendua | musika barrokoa |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ganbera-musika |
Tonoa | Re maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johann Pachelbel |
Baxu jarraitua eta hiru biolinentzako kanona giga re maiorrean; jatorrizko izena alemanez Kanon und Gigue in D-Dur für drei Violinen und Basso Continuo, Kanona izenaz ere ezaguna, Johann Pachelbel musika barrokoko konposatzaile alemanaren lanik ezagunena da.
Konposizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pachelbelek lan hori 1680. urte inguruan ondu zuen, hasieran ganbera musikako lan gisan konposatu zuen, hiru biolinentzat eta baxu jarraituarekin. Geroago, hainbat aldaketa eta konponketa egin zaizkio beste hainbat instrumenturekin eta konbinazioetan jo ahal izateko. Jatorrizko bertsioan, kanona tonu bereko (re maior) giga batek segitzen du, baina kanona maiztasun askoz gutxiagorekin jo edo grabatzen da. Haren berezitasunetako bat hari instrumentuen progresio harmonikoa da: horrek gaur egungo musikan eta musika akademikoan erabilera handia eman dio, baita rock musikan ere.
Kanonak, sarritan, barroko garaiko beste hainbat lanekin partekatzen du lekua bildumetan, hala nola, Tomaso Albinoniren Adagio (Remo Giazottok konponduta) eta Johann Sebastian Bachen Re maiorreko Suite nº 3-ko re minorreko Aria doinuarekin. Ezkontzetan ere askotan erabiltzen Kanona.
Lee Gallowayk interpretatua. Konponketa hau ez da zehazki jatorrizko lana.
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Eratorritako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pachelbelen kanonak agerpen asko izan ditu sortu zenetik. 21. mendean, besteak beste, Christine and the Queens artistak hartu zuen oinarritzat Full of Life pop kanturako.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lemieux, Melissa. (2024-01-05). «What's The Christine And The Queens Song In That Amazon Commercial With The Plants?» Looper (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).